XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gizona da zoroa ta bihotz gabea,
barnean baldin badu plazerren gosea;
arimadun batentzat zer egitatea
hegaztin inozenter bizia kentzea!.
Tiroka ari denak uso gaixoari,
bere burua ere ez du urrikari;
usor egin nahia jin daike berari,
hori gertatu zaio aurten Xalbadorri.
Urrieta goiz batez, goizik oihanean,
ihizin nindagola harma bizkarrean,
tiro bat eskapatu zaut uste gabean,
xuxen-xuxena sartuz zango muturrean.
Jainkoari eskerrak hortan gelditurik:
geiagokorik gabe bi erhi mozturik;
tiroak hartu balu nonbait barnagotik,
egun etzen entzunen kantuz Xalbadorrik.
Tiroak hiltzen baitu hatzemanez geroz,
bederen zaurituko gaitu aldi oroz;
bizi nahi badugu trankil eta uros,
harma xaharra sal ta berririk ez eros.
Harma lanjerosa da geiago ezina,
ez dea alabainan hiltzeko egina?.
Nik ene malurrean egiten dut zina:
beiratuko naizela hemendik aintzina.